Naturaren Doinuak jardunaldiak antolatu dituzte lehen aldiz

Ataria 2026ko apirilaren 30a

Maiatzaren 22tik 24ra egingo dute aurtengo edizioa, eta lehen egunean, maiatzaren 22an, I. Naturaren Doinuak jardunaldiak egingo dituzte, kulturarteko hezkuntza eta kulturarako sarbidea ardatz hartuta.

Naturaren Doinuak jaialdiak bosgarren urteurrena beteko du aurten. Natura, artea eta komunitatea uztartzen dituen ekimena da, elkar-zaintza ardatz hartuta. Aurten, maiatzaren 22tik 24ra egingo dute jaialdia, beti bezala, Alkizan.

Berrikuntzekin dator, ordea, bosgarren edizioa. Hezkuntza proiekturekin jarraituko dute, normalizazio eta bitartekaritza saioekin, eta belaunaldiarteko topaketak egingo dituzte. Aurten, lehen aldiz, Naturaren Doinuak Jardunaldiak egingo dituzte. Kulturarteko hezkuntza, kulturarako sarbidea eta ingurune-osasuna ardatz hartuta egingo dute. «Egun berezi bat prestatu dugu elkartu, saretu, ikasi eta elkar elikatzeko», esan dute antolatzaileek.

Maiatzaren 22an, 09:30etik 16:15era mahai-inguruak, tailerrak eta dinamika parte hartzaileak egingo dituzte. «Hezkuntza beste modu batean pentsatzeko eta bizitzeko espazio bat izango da».

Jardunaldietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman dute izena naturarendoinuak@gmail.com e-postara, edo 662 285 417 telefonora mezua bidalita.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!