'Alkiza Mugimenduan' antolatzeko herritarren iritzia eskatu dute

Ataria 2026ko apirilaren 15a

Iazko egitaraua herriko korrikalarien inguruan osatu zuten.

Iritzia eman eta ekarpenak egiteko galdetegi bat zabaldu du egunotan Alkizako Udalak.

Kirola eta abentura ardatz dituen ekimen kulturala antolatu zuen iaz lehenengo aldiz Alkizako Udalak. Aurtengo egitaraua herritarrekin batera osatu nahi dute, eta parte hartzea errazteko galdetegi bat prestatu dute.

Udalaren esanetan herritarrak dira benetako protagonistak Alkiza Mugimenduan ekimenean. Urtean zehar hainbat jarduera antolatzen badituzte ere, gutxienez aste batez gai horietan sakondu eta herrian giro berezia sortzea dute helburu.

Iazko edizioan herriko korrikalarien testigantzak entzuteko aukera izan zuten, eta oso esperientzia aberasgarria izan zela aipatu dute udal ordezkariek. Herritarren esperientziak eta ikuspegiak ezagutu nahi dituzte, eta horrekin batera, kanpotik etorritako gonbidatuekin osatu egitaraua.

Iritziak eta ekarpenak jasotzeko galdetegia betetzeko eskatu du Alkizako Udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!