'Harkaitzetako bizilagunak' bisita gidatua egingo dute Alkizan

Ataria 2026ko martxoaren 23a

Alkizako plazan egingo dute hitzordua apirilaren 18an, 10:00etan. Apirilaren 17a baino lehen eman beharko da izena.

Hernio-Gazume Natura 2000 Sare europarraren barruan, harkaitzetan bizi diren sai arre eta zurik ikusteko aukera iznago da datorren apirilaren 18an. Javier Vazquez basozain ohiak kontatuko ditu hegazti sarraskijaleen inguruko bitxikeriak.

Alkizako plazan elkartuko dira parte hartzaileak 10:00etan. Arropa eta oinetako erosoekin joatea aholkatu dute antolatzaileek, eta baita prismatikoak eramatea ere. Euskaraz egingo da bisita. Alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek bost euro ordaindu beharko dituzte eta eskudirutan egin beharko da ordainketa egunean bertan.

Hori bai, pertsona bakoitzeko izen emate bat egitea eskatu dute. Horretarako honako estekan eman beharko da izena apirilaren 17a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!