Txorien kantuak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute martxoaren 14an Alkizan. Txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez egingo dute hasierako aurkezpena udaletxeko ganbaran. Ondoren, adin guztietako jendearentzat egokia den ibilbide bat egingo dute, bi ordu eta erdi ingurukoa.
Mikel Olano basozainak emango ditu azalpenak euskaraz 10:00etatik aurrera. Alkizarrek eta 12 urte edo gutxiagoko haurrek doan izango dute parte hartzea. Gainerakoek bost e uro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa bertan egin beharko da esku dirutan. Izen emateak, hori bai, martxoaren 13a baino lehen egin beharko dira. Horretarako honako formularioa bete beharko da.
Oinetako eta arropa erosoak eramatea aholkatzen dute antolatzaileek.