Arte eszenikoen erakusleiho bihurtu da Alkiza

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 14a

Labo Geo egitasmoaren barruan, dantza emanaldiak egin dituzte goizean, Alkizan; Irene Naranjoren 'Jaranda', Amaia Elizaranen 'Iraun' eta Noderen 'Basandere' emanaldiak ikusteko aukera izan da.

Labo Geo egitasmoa ospatzen ari dira Larraulen eta Alkizan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Larraul eta Alkizako Udalen lankidetzari esker, egitarau zabala osatu dute egunotarako. Ostiralean eman zioten hasiera horri, eta gaur izan da azken emanaldiak ikusteko aukera; hain zuzen, Irene Naranjoren 'Jaranda', Amaia Elizaranen 'Iraun' eta Noderen 'Basandere' dantza emanaldiak izan dira Alkizako plazan.

Labo Georen helburua dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako udalerri txikietara eramatea dela azaldu dute antolatzaileek. "Kaleko proposamen eszenikoek eta bitartekaritza-jarduerek kultura, ondarea eta parte-hartzea uztartzen dituzten jardunaldiak osatzen dituzte. Beraz, hirietako praktika artistiko garaikideak deszentralizatzea da, eta espazio eta publiko berriak sortzea, ingurunearekin eta komunitatearekin bat eginez".

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!