'Oilategitik' herri aldizkariaren urteurrena ospatu dute

Ataria 2025eko azaroaren 7a

San Martin jaiak izango dituzte asteburuan Alkizan. Txokolate jatearekin hasi dituzte ekitaldiak, eta, ondoren, Oilategitik: 25 urte, 25 azal erakusketa inauguratu dute. Jarraian, Manu Urruzolak eta Martin Lizardik Oilategitik: 25 urte bertsoz bertso bertso musikatuen saioa eskaini dute.

Mende laurdeneko ibilbidea egin du Alkizako Oilategitik herri aldizkariak eta auzolanean egindako ekimenak merezi duen omenaldia jaso du. San Martin jaien barruan Oilategitik: 25 urte, 25 azal erakusketa inauguratu dute, eta, ondoren, Oilategitik: 25 urte bertsoz bertso bertso musikatuen saioa izan dute.

2001ean sortu zen Oilategitik Alkizan gertatzen zenaren berri emateko asmoz. Herri txiki bateko aldizkari xume moduan jaio zen, baina pixkana urteroko zita bihurtu da, eta dokumentazio-iturri, herrigintzarako tresna eta herritarren adierazpenerako bide da gaur egun.

Sanmartinetako egitaraua

  • Azaroak 7, ostirala
    • 17:00. Txokolatea, guraso elkarteak banatuta.
    • 18:00. 'Oilategitik: 25 urte, 25 azal' erakusketaren inaugurazioa, udaletxeko ganbaran.
    • 18:30. 'Oilategitik: 25 urte bertsoz bertso', bertso eta musika bidezko errepasoa, Manu Urruzola eta Martin Lizardiren eskutik, udaletxeko ganbaran.
    • 20:00. Patata tortilla lehiaketa, gure elkarteak antolatuta.
    • 22:30. Mus txapelketa, Alkizako ostatuan.

  • Azaroak 8, larunbata
    • 11:00. Haurrentzat tailerra: 'Nola bizi zen lehen gizakia', Jesus Tapiarekin, frontoian.
    • 18:00. Lau eta erdiko pilota finala, frontoian.
    • 21:00. Afari herrikoia.
  • Azaroak 9, igandea
    • 11:30. Toka txapelketa haurrentzat, plazan.
    • 17:00. Eskoba txapelketa, Alkizako Ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!