'Onddoak, bioaniztasunaren giltzarri' bisita gidatua egingo dute larunbatean

Ataria 2025eko azaroaren 4a

Izen emateak azaroaren 7ra arte egin daitezke Alkizako Udalaren webgunean.

Onddoek naturan betetzen duten funtzioa eta bioaniztasunarekin duten lotura ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dute larunbatean Alkizan.

Aranzadi zientzia elkarteko Joxepo Teres arituko da azalpenak ematen, justu udazkenean, onddoen garaian. Ibilbide didaktikoa izango dela esan dute antolatzaileek, publiko orokorrarentzat egokia.

Alkizako plazatik abiatuko dira 10:00etan eta basoan zehar egingo dute, bi ordu eta erdian. Parte hartu nahi duten alkizarrek eta 12 urte beherakoak doan izango dute parte hartzea. Gainerakoek bost euro ordaindu beharko dituzte. Izen emateak honako lotura honetan egin beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!