Gorputz kuirrak eszenan

Leyre Carrasco 2025eko urriaren 19a

Sorkuntza disidentea landa eremuan izeneko topaketak ari dira ospatzen Ur mara museoan, eta goizean, Amaia Agirre bertsolariak, Altxa Lili kolektiboko kideek eta Mejillon Tigre taldeko Eider Perezek gogoeta egingo dute agertokietako gorputz kuirraz.

Sorkuntza artistikoaz, disidentziaz eta ekofeminismoaz aritu dira egunotan, Alkizako Ur mara museoan. Horren bueltan askotariko hitzaldiak, tailerrak, formazio saioak eta emanaldiak antolatu dituzte. Horietako bat izan da, goizean, Gorputz kuirra eszenan izenburuapean egin dutena.

Mahai inguru horretan Amaia Agirre bertsolariak, Altxa Lili kolektiboko kideek eta Mejillon Tigre taldeko Eider Perezek parte hartu dute. Gorputz kuir bat Euskal Herriko landa eremuko agertokiaren erdigunean irudikatzen saiatu dira, eta horren bueltan egin dute gogoeta. Publikoarekin nola harremantzen diren, zein zailtasun eta zein biolentzia jaso dituzten, edo zein ezuste positibo izan dituzten kontatu dute.

Goizeko mahi inguruaren ondoren, eguerdian, Ainara Martinek gidatuta formazio saioa egin dute. Posible al da sorkuntza landa eremuan? galderari erantzunez, hausnarketa egin dute parte hartzaileek. Arratsaldean amaituko dituzte topaketak, 16:30etatik aurrera. Horretarako, performancea eskeiniko dute Adur Ballarin eta Atelier Forbidden Fruits artistek, Nire gorputza mailua balitz izenburupean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!