Alkiza Mugimenduan egitasmoak kirolari lotutako ekintzak izango ditu ardatz datozen egunotan, eta lehen edizio honetarako gai nagusia korrika egitea izango da.
Erakusketa inauguratuko dute ostiralean herriko korrikalarien ibilbidea eta oropitzapenak ikusgai jarriz, argazki eta objektu kutunen bidez. Udaletxeko ganbaran inauguratuko da Gure korrikalariak: oinetatik ametsak erakusketa, ostiralean 19:00etan. Urriaren 17ra arte izango da erakusketa ikusgai, astelehenetik ostegunera goizez eta ostiraletan goiz eta arratsaldez.
Gainera, larunbatean korrika saio bat egin ondoren, urriaren 10ean, herriko korrikalariek solasaldi bat egingo dute. Uxue Etxebestek, Xabier Gabirondok, Itziar Ibarbiak, Xabier Mujikak, Eñaut eta Eneko Sorarrainek eta Manu Urruzolak hartuko dute parte.
Ekintzen egitaraua honakoa da:
- Urriak 3, ostirala – “Gure korrikalariak: oinetatik ametsak” erakusketaren inaugurazioa
Udaletxeko Ganbaran, 19:00etan.
Herriko korrikalarien ibilbidea eta oroitzapenak ikusgai, argazki eta objektu kutunen bidez. - Urriak 4, larunbata – “Mendiolari buelta” korrika
Hilerri ondoko aparkalekutik abiatuta, 10:00etan.
Herriko korrikalariekin batera Mendiolari buelta emango diogu. Bi ibilbide egongo dira aukeran, eta nahi duenak parte hartu ahal izango du. Amaieran, parte-hartzaileentzat mokadutxoa. - Urriak 10, osteguna – “Korrika egiteaz harago: bideak, bizipenak, ahotsak” solasaldia
Udaletxeko Ganbaran, 19:00etan.
Herriko korrikalariek euren ibilbideko bizipenak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin. - Urriaren 3tik 17ra – “Gure korrikalariak: oinetan pasioa” erakusketa
Udaletxeko Ganbaran.
Astelehenetik ostegunera: 11:00-13:00.
Ostiraletan: 11:00-13:00 eta 17:00-19:00.
Gainera, urritik aurrera kirol-gela berria martxan izango dela jakinarazi dute udal ordezkariek.