Landa eremuko sorkuntza disidenteaz aritzeko topaketak egingo dituzte Ur maran

Ataria 2025eko irailaren 17a

Topaketetarako irudia: @yatardala_bernarda

Ur mara museoan egingo dituzte topaketak urriaren 15etik 19ra. Aurrez izena emateko eskatu dute eta urriaren 10a da horretarako azken eguna.

Sorkuntza artistikoa, disidentziak eta ekofeminismoaren inguruko topaketak egingo dituzte Alkizako Ur mara museoan urriaren 15etik 19ra. Askotariko hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, emanaldiak eta erakusketa bat jasoko ditu egitarauak. Topaketa hauetan parte hartu nahi dutenek urriaren 10a baino lehen eman beharko dute izena Urmara.com webgunean topatuko duten formularioan.

Topaketetan landa eremuetan ematen diren sorkuntza prozesuak eta mugimendu kulturalak aztertuko dituzte, agente kulturalen eta artista disidentearen figurak erdigunean kokatuz. «Bost egunetan, identitate disidenteak, agenteak eta hainbat belaunaldi batuko dira, sareak eraikitzeko eta denon artean landa eremuko ingurune kulturalean ematen diren hainbat egoera eta gabeziaren inguruan hausnartu eta erantzunak emateko», nabarmendu dute antolatzaileek.

Hauxe da antolatu duten egitaraua:

  • Urriak 15, asteazkena
    • 18:30. Fagus Alkiza interpretazio zentroan Sorkuntza disidentea landa eremuan topaketen aurkezpena.
    • 19:30. Susana Cencilloren kontzertua.
  • Urriak 16, osteguna
    • 19:30. Ainhoa Gutierrez del Pozo eta Olatz González Abrisketaren Pizti bat agian filmaren proiekzioa.
  • Urriak 17, ostirala
    • 16:30. Ongi etorria eta erakusketaren inaugurazio ekitaldia. Artistak: Uxue Lasa, Eli Pagola, Ainhoa Gutierrez, Manex Pagola, Gerezi Jauregi eta Elena Cajaraville. Erakusketa asteburu osoan egongo da ikusgai.
    • 18:30. Kontzertua: Peru Galbete.
  • Urriak 18, larunbata
    • 11:00. Idazkera kuirra euskal narratiban mahai ingurua euskaraz, Ainhoa Urien eta Eva Perez-Pons idazleekin.
    • 12:15. Fanzine sorkuntza tailerra Maider Aldayren eskutik eta Uribarri Atxotegik, berriz, Dantza eta mugimendua izeneko saioa eskainiko du.
    • 14:30. Bazkaria
    • 16:30. Mahai ingurua gaztelaniaz: Espazio kulturalen esperientziak landa eremuan. La Ortiga Colectivako kide den Maria Montesinosen eta Muturbeltz kolektiboko Laurita Silesen eta Joseba Edesaren eskutik.
    • 18:00. Maialen Lujanbioren eskutik RR emanaldia.
    • 22:30. Bertso musikatuak Eli eta Manex Pagolaren eskutik.
  • Urriak 19, igandea
    • 11:00. Mahai ingurua euskaraz: Gorpuz kuirra eszenan. Amaia Agirrek, Altxa Lili kolektiboko kideek eta Mejillon Tigrekoek parte hartuko dute.
    • 12:00. Posible al da sorkuntza landa eremuan? formazio saioa eskainiko du Ainara Martinek.
    • 14:30. Bazkaria.
    • 16:30. Itxiera eta performancea. Adur Ballarin eta Atelier Forbidden Fruits-en eskutik: Nire gorputza mailua balitz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!