Gaurko egitaraua:
- 21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean.
- Ondoren. Julen Labaka eta Gorka Valdesen eskutik erromeria.
25 urte bete ditu aurten Oilategitik herri aldizkariak. Ale berezia atera dute, gainera, ibilbide guztiaren errepasoa eginaz. Txupinazoa eurek bota dute, eta ondoren, oiloaren jaitsierarekin batera, goxokiak eta buruhandiak jarri dituzte korrika herriko txikienak. Jaiak astelehenera arte iraungo du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?