Datorren ikasturterako ikastaro eskaintza zabala egin dute

Ataria 2025eko uztailaren 23a

Yoga, pilates, sendabelarren ezagutza, panderoa, trikitia, adinentzako saio bereziak eta haurrei zuzendutakoak izango dira tartean. Uztailaren 30a da izen emateko azken eguna.

Alkizako Udalak 2025-2026 ikasturterako ikastaro eskaintza egin du. Izen emateko epea uztailaren 30ean amaituko da eta interesa dutenek inskripzio orria udaletxean utzi edo kultura@alkiza.eus helbidera bidali beharko dute.

Publiko zabalari zuzendutako jarduerak izango dira Alkizan, hala nola yoga, pilates, sendabelarren ezagutza, panderoa, trikitia, adinentzako saio bereziak eta haurrei zuzendutako dantza eta inprobisazio ikastaroak. Urritik ekainera izango dira ikastaroetako gehienak, salbuespen batzuekin. Egutegia irakasleekin eta izena eman duten ikasleekin adostuko dute kasu batzuetan. Udalak ohartarazi du, ikastaroen prezioa izena ematen duten herritarren kopuruaren arabera alda daitekeela, eta Alkizako biztanleek izango dutela lehentasuna izena ematerakoan.

Alkiza.eus webgunean izango dute herritarrek ikastaro eskaintzaren inguruko informazio guztia eta bertatik deskargatu ahal izango dituzte izen-emate orriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!