Arrakasta handiz agurtu dute aurtengo Naturaren Doinuak

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 8a

Naturaren Doinuak egin dute, laugarrengoz, Alkizan. Gaur izan dute azken eguna eta musika eta dantza uztartuz emanaldi ederra eskaini dute arratsaldean, herriko plazan.

Giro ederra eta jendetza izan da gaur Alkizan. Izan ere, Naturaren Doinuak ekimeneko azken eguna ospatu dute eta egun guztirako programazioa prestatu dute. Goizean izan da zer ikusi eta dastatu, baina arratsaldean ere izan da zertaz gozatu. Egitarauaren barruan urtero egiten duten emanaldi nagusia egin dute plazan.

Shrabani Aranzabe egitasmoko sortzaile eta arduraduna den alkizarrak zuzendu du saioa. Naturaren Doinuak banda eta Tolosako Ahots Gazteak abesbatzarekin batera, Klaap dantza eskolak, Gautena elkarteak eta Herrikide ikastetxeak hartu dute parte. Maxux Aranzabe eta Xabier Artola herritarrek ere egin dute beren ekarpena eta bertsotan ariko dira Alaia eta Jon Martin anaia-arrebak. Izen handiko musikariek ere izan dute parte hartzea emanaldian, hala nola, Janus Lesterrek eta Miren Fernandezek.

Hala ere, aurtengo edikiozo protagonista nagusiak Gautena elkartea izan da. Gautena autismoa duten pertsonen eta haien senitartekoek osatutako elkartea da. Herrikide ikastetxearekin elkarlanean urtarriletik tailerren eta mediazioen bidez, sentsibilizazio eta normalizazio lana egin dute Naturaren Doinuak egitasmotik, eta gaurko emanaldian ere egin dute haien ekarpena.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!