Desioak landatuz abiatu dute Naturaren Doinuak jaialdia

Ataria 2025ko eka. 6a, 18:34

Porrotx eta Zapotxin pailazoak gerturatu dira gaur Alkizara eta, ondoren, Olgetan erromeri taldearen txanda izan da. Iluntzean 'Suzko irudiak' saioa izango da.

Naturaren Doinuak jaialdia abiatu da. Hiru egunetan kultura eta arte diziplina ugarik egingo dute bat Alkizan eta jaialdia abiatzeko gaur, desioen egunean, zuhaitz landaketa egin dute.

Segidan, Porrotx eta Zapotxin pailazoekin kantari ibili dira bertaratutakoak. Dantzatu eta abestu egin dute, aniztasunak aberats egiten gaituela aldarrikatzearekin batera. Aurten Gautena elkartearekin batera gauzatu da Naturaren Doinuak egitasmoa eta ekimenari ginga jartzeko asteburua prestatu dute.

Festa, 18:30ean hasi da Olgetan erromeri taldearekin eta iluntzean, berriz, Nagore Legarretaren gidaritzapean Suzko irudiak emanaldia izango da, proiekzioa eta soinu banda zuzenean eskainiko dutelarik.

Bihartik aurrera jarraituko du Naturaren Doinuak jaialdiak:

  • EKAINAK 7, LARUNBATA
      • Naturaren Doinutak Belaunaldi
    • 10:30. Ane Garalekin Natura&Artea ibilbidea.
    • 13:00. Soinu Txikie, Zornotzako trikitilari eta pandero jotzaileak.
    • 14:00. Belaunaldi arteko bazkaria.
    • 17:00. Bazkalosteko kantuak.
    • 18:15. Gastronomia postuen irekiera: EkoTalo&Maiziam eta Iparra Beer.
    • 19:00. Korrontzi taldearen emanaldia.
  • EKAINAK 8, IGANDEA
      • Naturaren Doinuak Eguna
    • 10:00. Nekazari&Artisauen azoka.
    • 11:30. Gastronomia postuen irekiera: EkoTalo&Maiziam, Goya Burger eta Iparra Beer.
    • 12:00. Soinu Txikie: trikiti eta pandero jotzaileak, abeslari, dantzari eta irrintzilariak.
    • 17:30.  Janus Lester | Miren Fernandez | Alaia Martin eta Jon Martin | Maxux Aranzabe eta Xabier Artola | ND Banda | TAG | Klaap dantza eskola | Gautena elkartea | Herrikide ikastetxea. Zuzendaria: Shrabani Aranzabe Pita.
    • Ondoren. Kitadelpare txarangarekin jai giroa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!