Ur maran 'Paisaia' erakusketa zabalduko dute

Ataria 2025eko maiatzaren 14a

Ada Garrues Sormenaren Kabia bekarekin Alkizan izan zen iaz

Igandean, 12:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia. Ainhoa Goenaga, Ada Garrues eta Gin Ro artisten lanak biltzen ditu erakusketak.

Igandean, maiatzaren 18an, Paisaia izeneko erakusketa zabalduko dute Alkizako Ur mara museoan. Ainhoa Goenaga, Ada Garrues eta Gin Ro artisten lanak biltzen ditu erakusketak. 

12:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia eta Maider Bigurik kontzertua eskainiko du bertan. Ondoren, bazkaria egingo dute eta bertara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena urmara.alkiza@gmail.com helbidean. Kotxea partekatzeko deia luzatu dute antolatzaileek.

Koldobika Jauregi gogoan

Ekainaren 7ra bitartean Bizitza efimeroa izeneko erakusketa izango da zabalik Tolosako Aranburu jauregian, hainbat artistek Koldobika Jauregi zena gogoan hartuta egindako arte lanak biltzen dituena. 

Bide batez, Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian Jauregiren lanen aukeraketarekin osatutako erakusketa zabaldu dute. Ekainaren 13ra arte egongo da zabalik eta salgai izango dira bertan ikusgai dauden obrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!