Berriro martxan da Ur mara

Ataria 2025eko apirilaren 5a

Slow Art Day ekimena egin dute gaur Alkizako Ur maran; Koldobika Jauregi falta denetik lehena. Hemendik aurrera, Elena Cajaraville alargunak eta Gerezi Jauregi alabak jarraituko dute museoaren martxarekin.

Slow Art Day ekimena egiten ari dira gaur Ur mara museoan. Leire Ugalde Blanco, Ruth Anne Lopez, Amaia Conde Chiralt eta Ainhoa Apeztegia Extramianak erakutsi dituzte euren artelanak gaurko saioan. Ondoren bazkari komunitarioa bildu dira bertaratutakoak.

Joan den ekainean zendu zen Koldobika Jauregi eskulturagile eta museoko arduraduna. Haren alargun Elena Cajaravillek eta Gerezi Jauregi alabak erabaki dute aurrera egitea Ur mararekin artistaren ondarea ezagutzera ematen jarraitzeko.  

Hemendik aurrera zabalik izango da meseora, beti ere, aurrez bisitak hitzartuta. Taldeka egin daitezke bisitak, 10 lagunek gutxienez eta gehienez 20ek. Ikastetxeek ere badute aukera museoa ezagutzeko. Sarrerak bost euro balio ditu eta urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatzita egin beharko dira izen emateak.

Museoan Koldobika Jauregi zenaren lanak daude basoan, pagoen, haritzen, lizarren, gaztainondoen eta urkien artean. Erakusketa iraunkorrean, aire zabalean, formatu handiko 30 eskultura daude, euskal marmoletan eginak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!