Koldobika Jauregi alkizarraren omenez hainbat artistek antolatutako erakusketak geldialdia egingo du otsailaren 27tik apirilaren 6ra Zarautzen. Egunero izango da ikusgai 18:00etatik 20:00etara Sanz Eneako erakusketa gelan.
Ekainean zendu zen Jauregi eta urrian, haren urtemuga egunaren bueltan Alkizan antolatu zituzten hura omentzeko ekitaldiak, Bizitza efimeroa titulupean. Egitarauaren barruan, eskulturagilea ezagutu zuten hainbat artistek utzitako obrekin erakusketa osatu zuten eta ikusgai izan zen astebetez Fagus-Alkiza interpretazio zentroan.
Erakusketa hori bera, orain, Zarautzera eraman dute. Apirilaren 6ra arte izango da ikusgai egunero. Honako artistek utzitako obrekin osatu dute bilduma: Jose Ramon Anda, Eduardo Arreseigor, Xabier Artola Zubillaga, Isabel Azkarate Morena, Eider Baile, Virginia Bosch Urdanibia, Elena Cajaraville, Natalia Cambronero Nieto, Juan Chillida Ameztoy, Detritus, Iñaki Epelde, Pablo Juarros, Keixeta, Uxue Lasa Ameztoy, Mikel Lertxundi, Jose Luis Longaron, Angel Navas Goena, Iñaki Ruiz de Eguino, Barbara Stammel, Jose Luis Zumeta eta Pablo Zuriarrain. Jauregi zenaren obraren bat edo beste ikusteko aukera ere izango da Bizitza efimeroa erakusketan.