Alkizako esperientzia Conama biltzarrean

Ataria 2024ko abenduaren 9a

Madrilgo Ifeman ospatutako kongresuan parte hartu du Inaki Irazabalbeitia alkateak eta Alkizako herri proiektuaren berri eman du bertan.

Abenduaren 2tik 5era bitartean jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin lotutako gaiak aztertu eta jorratu dituzte Madrilen egin duten Conama izeneko ingurumen kongresuan. Honenbestez, ingurumenaren arloko elkarrizketa eta ekintza sustatzeko askotariko eragileak bildu dira bertan.

Aurten 1.200 adituk eta ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute topaketan, besteak beste Inaki Irazabalbeitiak, Alkizako alkateak. Beste begirada batzuk lurraldetik leloari tira eginez, Irazabalbeitiak Alkizaren herri proiektua zertan datzan azaldu die bertaratuei. Udalerriaren azken urteetako bilakaera zein izan den eta etorkizuneko gidalerroak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Natura, gizakia eta kultura ardatzetan oinarritutako herri proiektua da Alkizakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!