Jolasean agurtu dituzte sanmartinak

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 10a

Herriko gaztetxoek 'Konkiza' egin dute plazan eta herrian zehar, Gure Plaza Txo ekimenaren barruan.

Alkizan San Martin jaiak ospatu dituzte, eta lau egunetan zehar era guztietako ekitaldiak izan dituzte. Gaur herriko txikienek hartu dute festa. Goizean toka txapelketa egin dute plazan, eta arratsaldean, berriz, 12 urtetik gorako gazteek 'Konkiza' egin dute, Gure Plaza Txo ekimenaren barruan.

Talde ezberdinetan banatuta proba ezberdinak izan dituzte jokoan. Horrela, giro ederrean aritu dira jolasean. Aurtengo sanmartinak agurtzeko, eskoba txapelketa jokatu dute Ostatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!