Sanmartinak ospatuko dituzte igandera arte

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Erreka Mari emanaldia Alkizan 2021ean San Martin jaien barruan

Larunbatean afari herrikoia egingo dute herriko frontoian, besteak beste.

Alkizan San Martin jaiak ospatuko dituzte asteazkenetik igandera. Era guztietako ekitaldiak prestatu dituzte. Hauxe da egitaraua.

  • Azaroak 6, asteazkena
    • 17:00. Liburu baby kluba. Ipuinak eta abestiak. 0-5 urte bitartekoei zuzendurik. Sarrera librea jarleku guztiak bete arte. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, udal liburutegian.
  • Azaroak 8, ostirala
    • 17:00. Txokolatea, guraso elkartearen eskutik, plazan.
    • 17:30. Disko festa, DJ Xuharren eskutik, plazan.
    • 20:30. Patata tortilla lehiaketa, guraso elkartearen eskutik, frontoian.
    • 22:30. Mus txapelketa, Alkizako ostatuan.
  • Azaroak 9, larunbata
    • 10:30. Hegaztia ezagutzeko eta habia-kutxak kokatzeko ibilbidea familientzako, plazatik abiatuta.
    • 18:00. Lau Eta Erdiko pilota finala, frontoian.
    • 21:00. Afari herrikoia, frontoian.
  • Azaroak 10, igandea
    • 11:30. Toka txapelketa haurrentzako, plazan.
    • 16:30. 'Konkiza', 12 urtetik gorako gazteentzat, Gure PlazaTxoren eskutik, plazan eta herrian zehar.
    • 18:00. Eskoba txapelketa, Alkizako Ostatuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!