Alkizak bat egin du Bookstart irakurzaletasuna sustatzeko programarekin

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Programaren barruan azaroaren 6an, 17:00etan, ipuin kontaketa saioa egingo dute liburutegian, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hurrengo saioa abenduaren 4an izango da.

Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programa Alkizako udalerrian martxan jarriko dute aste honetan. Bookstart Euskadi-Gipuzkoa irakurzaletasuna sustatzeko programa unibertsala da, eta, honen bidez, 2022tik aurrera jaiotako haurrek liburu sorta bat jasotzen dute inolako kosturik gabe.

Bookstart Euskadi-Gipuzkoak irakurketari, baliabideei, jarduerei eta askoz gehiagori buruzko aholkuak eta orientabideak eskaintzen ditu. Azken finean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoaren azken helburua da liburuekiko, abestiekiko eta errimekiko maitasuna sorreratik inspiratzea. Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programarekin batera, Liburu Baby Klubaren irakurzaletasuna sustatzeko doako ipuin kontaketa saioak egingo dira Alkizan azaroaren 6ean eta abenduaren 4an. 0 eta 5 urte arteko umeentzat izango da ipuin kontaketa hiru hizkuntzetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ipuin kontaketak udal liburutegian izango dira 17:00etatik aurrera.

Bookstart Euskadi-Gipuzkoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntza du, Mestiza Elkarte Artistikoa-Soziokulturalak inplementatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!