Koldobika Jauregiren omenez 'Bizitza efimeroa' bideo proiekzioa prestatu du Xabier Artolak

Ataria 2024ko azaroaren 5a

Jauregiren aldamenean eman dituen urteetan haren proiektu asko iruditan jaso ditu Artolak. Orain bideo proiekzio batean bildu ditu argazkiak.

Xabier Artolak Koldobika Jauregiren bizialdiko eta artista ibilbideko hainbat argazkirekin bilduma osatu eta bideo proiekzioa prestatu du. Ikusgai jarri dute Fagus Alkiza interpretazio zentroaren wegbgunean.

Artola Informatikan doktorea da, irakasle izana eta Ixa taldeko partaide hasiera-hasieratik. Ikerkuntza hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan egin du eta euskaltzain urgazlea da 2006tik. Literaturazalea da eta argazkilaria; Artzubi ezizenarekin argitaratu izan ditu bere argazkiak.

Artola Jauregiren aldamenean aritu zen Itxurain proiektuan eta, ordutik, haren beste hainbat proiektu asko iruditan eman ditu argazkilariak. Orain, bideo proiekzio batean jaso du eskulturagilearen bizialdia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!