Fagus Alkiza interpretazio zentroa tokiz mugitzera doa. Udaletxeko ganbaratik Erretore etxera aldatuko dute eta leku aldaketagatik hurrengo udaberrira arte itxita egongo da. Alkizako Udalak jakinarazi du, hala ere, ekintzekin aurrera jarraituko dutela datozen hilabeteetan.