Koldobika Jauregiren bizialdia ospatzeko ekitaldiak antolatuko dituzte Alkizan

Ataria 2024ko ira. 12a, 18:00

Urriaren 4tik 18ra bitartean ospatuko dira ekitaldiak. Urriaren 12an egingo da ekitaldi nagusia, eskultorearen bizitza ospatzeko eguna.

Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, Koldobika Jauregiren omenez hainbat ekitaldi antolatu ditu urriaren 4tik 18ra bitartean.

Urriaren 12an burutuko da ekitaldi nagusia. Hona hemen egitarauari buruzko hainbat zertzelada. 

  • Bizitza efimeroa arte erakusketak
    • Urriak 4-18. Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Koldobika Jauregiren gertuko artistek eskultura, pintura eta argazki erakusketa osatuko dute eta ikusgai egongo da Fagus Alkiza interpretazio zentroan.
    • Urriak 11-13. Elizako arkupetan. Sormenaren Kabia bekan eta Ur mara egonaldietan parte hartu duten artistek ere Jauregiren omenez erakusketa antolatuko dute. 
  • 'Dantza' filmaren proiekzioa eta hitzaldia
    • Urriak 10. Fagus Alkiza interpretazio zentroan.
    • Telmo Esnal eta Urbeltzekin batera Dantza filma sostengatu zuten hiru hanketako bat izan zen Koldobika Jauregi. Urbeltzek dantzetan iradokitako mundu sinbolikoak txunditzen zuen Jauregi eta esana zuen Urbeltzen irakurketa sinbolikoak ezagutu ondoren inoiz ez zuela dantza berdin ikusi. Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregik sortu zituzten filmaren atrezzoa, jantzien planteamendua zein dantzarien apaingarriak ere.
    • Filma proiektatu ondoren hitza hartuko dute Xabier Artolak eta Telmo Esnal filmaren zuzendariak. Artolak Dantza pelikularen filmaketan ateratako argazkiak bildu eta Kameren aurrean dantzari: Dantza filmeko argazki sorta bat erakusketa sortu zuen.  
  • Antoni Casadoren hitzaldia
    • Urriak 11.19:00etan Fagus Alkiza interpretazio zentroan.
    • Antonio Casado Ur mara museoa osatzen duen familia handiko kideetako bat da. Master of Arts Irlandako Unibertsitate Nazionalean, eta Filosofian Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere ikerlana bioetikan oinarritzen da, alde narratiboetan arreta jarriz. Casadok, Jauregi gogoan, hitzaldia eskainiko du.
  • Bizitza efimeroa, Koldobika Jauregiren bizitza ospatzeko eguna
    • Urriak 12. 12:00etatik aurrera, Alkizako plazan (eguraldi txarra egingo balu, elizan).
    • Ekitaldiak amaitzean, bazkaria egingo da Alkizako frontoian. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Txartel guztiak aurretik salduko ez balira, egunean bertan salgai jarriko lirateke agortu arte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!