Alkizako jaiak 2024

Bigarren asteburuari begira jarriko dira Alkizako jaiak

Ataria 2024ko irailaren 8a

Artisau azoka eta herriko gaztetxoen pilota partidak izan dituzte goizean Alkizan. Arratsaldean, 18:00etan, Jon Ostolaza eta Andoni Larrañagaren eskutik trikiti saioa egogo da. Eko-Talo ere bertan izango da. 

Egitaraua

Irailak 13, ostirala

  • 17:00. Herriko beteranoen arteko pilota finalak.
  • 20:30. Ogitarteko jana sagardoarekin.
  • 22:00. Bertso saioa. Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
  • Ondoren. Etxebarria aita-semeen eskutik erromeria. 

Irailak 14, larunbata

  • Mozorro eguna.
  • 12:00. Haurren txirrindulari lasterketa.
  • 14:00. Barrikote bazkaria.
  • 16:30. Bingoa.
  • 17:00. Mozorro play-back emanaldiak.
  • 19:00. Joselontxo txaranga.
  • 22:30. Kontzertuak: Dukkha eta La Txama.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!