Alkizako jaiak 2024

Eskolako haurrek eman diete hasiera Alkizako Jaiei

Ataria 2024ko irailaren 6a

Alkizako eskola umeek izan dute herriko jaiei hasiera emateko ardura eta bertsoa kantatuz egin dute. Suziria botata, oiloaren jaitsierarekin abiatu dituzte bi asteburutan banatutako jaiak.

Egitaraua

  • Irailak 6, ostirala
    • 17:00. Haur jolasak.
    • 19:30. Txupinazoa, oiloaren jaitsiera eta buruhandiak.
    • 21:00. Herri afaria, Ostatu jatetxean.
    • (Izen emateak irailaren 1a baino lehen. Menuaren prezioa 38,50 euro. Sarrerakoak: urdaiazpikoa; errusiar entsaladilla; kalamarrak; otarrainxka plantxan. Bigarren platera: txekor kostial entsalada berde eta patatekin; Azkenburukoa eta kafea).
    • 23:30. Arima Cool taldearen dantzaldia.
  • Irailak 7, larunbata
    • 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
    • 12:30. Toka txapelketa.
    • 14:00. Jubilatu bazkaria.
    • 17:00. Herri kirolak, herriko gazteen artean. Herrian falta direnen omenez.
    • Ondoren. Sagardo dastaketa.
    • 23:00. Herri kirol saioa.
    • Jarraian. Laja eta Narbaiza trikitilariak.
  • Irailak 8, igandea
    • 10:00. Meza.
    • 11:00. Herriko umeen pilota partiduak.
    • 12:00. Artisau azoka.
    • 18:00. Jon Ostolaza eta Andoni Larrañagaren eskutik trikiti saioa.
    • Arratsaldean zehar. Eko-Talo bertan izango da.
  • Irailak 13, ostirala
    • 17:00. Herriko beteranoen arteko pilota finalak.
    • 20:30. Ogitarteko jana sagardoarekin.
    • 22:00. Bertso saioa. Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
    • Ondoren. Etxebarria aita-semeen eskutik erromeria.
  • Irailak 14, larunbata
    • Mozorro eguna
    • 12:00. Haurren txirrindulari lasterketa.
    • 14:00. Barrikote bazkaria.
    • 16:30. Bingoa.
    • 17:00. Mozorro play-back emanaldiak.
    • 19:00. Joselontxo txaranga.
    • 22:30. Kontzertuak: Dukkha eta La Txama.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!