Hegaztiak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute

Ataria 2024ko abuztuaren 30a

'Harkaiztietako bizilagunak' izenarekin irailaren 14an izango da bisita gidatua, Fagus-Alkiza interpretazio zentroak antolatuta.

Fagus-Alkiza interpretazio zentroak Harkaiztietako bizilagunak izeneko bisita gidatua antolatu du irailaren 14rako. Hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da bisita, 10:30ean, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

Hernio-Gazume Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago. Besteak beste, bertan Europar Batasunaren interesekoak diren hainbat landare eta animalia espezie aurkitu daitezke, esate baterako, harkaiztien gainean hegan ikusten dira sai arre eta sai zuriak. Javier Vazquez basozain ohiak hegazti sarraskijaleen inguruko bitxikeriak kontatuko ditu bisita gidatuan.

Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena esteka honetan klikatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!