Intsektuak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Uztailaren 26an, 10:30ean hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da bisita gidatua eta Iñaki Mezquita Aranzadiko entomologoak gidatuko du.

Fagus Alkiza interpretazio-zentroak intsektuak hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi zientzia elkarteko Entomologia saileko kidea den Iñaki Mezquitarekin batera ibilbide gidatua egingo du uztailaren 26an.

«Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ezezaguna bezain harrigarria da, ordea, izaki txiki hauen mundua», esan dute interpretazio zentroko arduradunek.

Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da 10:30ean eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik baina arropa eta oinetako erosoekin joatea eta ura eramatea aholkatu dute antolatzaileek.

Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea: https://forms.gle/42gtu9Dss9THXs2b9.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!