Alkizako udalak Sormenaren Kabia bekaren zazpigarren edizioa antolatu du. Bi proiektu sarituko dituzte eta horietako bakoitzak 1.000 euroko diru saria jasoko du hiru asteaz Alkizan hausnartu eta sortzeko.
Edozein diziplinetako artistek har dezakete parte deialdian: arte plastiko eta bisual, arte eszeniko, dantza, arkitektura, musika, literatura eta zinema arlokoek.
Parte hartu nahi dutenek proposamena aurkeztu beharko dute. Beka deialdirako oinarriak argitaratu ditu Alkizako Udalak. Fagus-alkiza.eus eta Alkiza.eus atarietan ere topatu daitezke oinarriak.