Txorien kantuak ezagutzeko saioa egingo dute

Ataria 2024ko maiatzaren 10a

Argazkia: Ibon Azpilikueta

Maiatzaren 25ean egingo dute 10:00etatik aurrera. Pare bat orduko iraupena duen ibilbidea egingo dute parte hartzaileek.

Txorien kantuak ezagutzeko saioa egingo dute Alkizan, Mikel Olano basozainaren eskutik, maiatzaren 25ean. Izena emateko ondoko formularioa bete beharko da.

Fagus Alkizan egingo dute hitzordua 10:00etan. Txorien argazkiak ikusi ahal izango dira pantaila handian eta haien kantuak entzun. Ondoren, adin guztientzat egokia den ibilbide bat egingo dute, bi ordu inguru iraungo dituena.

Alkizarrek eta 12 urtetik beherakoek doan izango dute parte hartzea eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek prismatikoak eramatea gomendatzen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!