Gehigarria: gabonak

IU esperientzia bonua

Ataria 2023ko abenduaren 8a

Tradizioz, pasioz, sormenez eta kalitatez beteriko esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen du Inazio Urruzola Txakolindegiak; batetik, esperientzia gastronomikoaz gozatzeko aukera izango da jatetxean, Jatuna edo Xibarita menuen artean aukeratuta, eta bestetik, txakolinaren elaborazio prozesua eta dastaketa egin ahal izango da upategian, hamaiketako eta guzti.

 

Interesatuek esperientzia egokitzeko aukera izango dute, menu gastronomikoa bakarrik aukeratuz edo dastaketa ere aukeratuz. Esperientzia edozein larunbatean bazkal orduan egin ahal izango da. Horrez gain, 20 pertsonatik gora osatutako taldeentzat esperientzia ere eskaintzen du, asteko edozein egunetan egiteko aukerarekin.

INAZIO URRUZOLA TXAKOLINDEGIA

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!