Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Horma irudia margotu dute Alkizan

Ataria 2023ko azaroaren 29a

Alkizako eskola umeek pintatu dute herriko artista Aitor Irulegiren laguntzarekin. 'Aske maite, aske bizi' leloa ikus daiteke horman.

Urte batzuetatik hona Alkizako udala genero berdintasuna bultzatzeko eta emakumeen kontrako indarkeria borrokatzeko programa bat garatzen ari da. Programa horretan udal agintariez gain, herritarrek ere parte hartu izan dute; bereziki eskolako neska-mutikoak eta herriko gazteak. Azaroaren 25aren aldarrikapenen harian Alkizako eskola umeek horma irudi bat pintatu zuten udaletxeko eskuineko saihetsean, Asteasutik etorrita ikusten den paretan.

Herriko artista Aitor Irulegiren laguntzarekin aritu ziren eskolako neska-mutikoak Aske maite, aske bizi leloa duen horma irudia osatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!