Goiza umeena izan da

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko azaroaren 11

Sanmartin festetan bete-betean murgildurik, San Martin egunean goizeko ospakizunak herriko haurrei begirakoak izan dira: altxor bilketa, errezeta lehiaketa eta tela eta slackline tailerra.

Goizean goizetik, altxorraren bila ibili dira herriko gazteenak, eta jolasean bildutako altxorrekin errezetak prestatu dituzte. Honela, pintxo lehiaketa antolatu dute Alkizako frontoian. Umeek egindako errezetak probatzen gazteak ibili dira, epaimahai lana eginez.

Omenaldietarako tartea ere izan da, eta Maider Aldabazal kultur teknikaria eta liburuzainari herrian egiten duen lana eskertu diote lore sorta bat oparituz. «Alkizan lan egitea oparia da» esanez eskertu du Aldazabalek herriko gaztetxoenen detailea.

Jarraian, frontoitik elizako aterpera lekualdatu dira parte hartzaileak. Bertan, Oreka Tolosako irakasleak prest zeuden zinta, tela eta uztaiekin. Koltxonetak lurrean jarrita, grabitatearen kontra ibili dira neska-mutilak, nor baino nor akrobatago.

Oraindik, asteburua amaitu bitarte, sanmartinetan murgiltzeko aukera bada Alkizan:

 

  • Azaroak 11, larunbata

    18:00. Lau eta erdiko pilota finala frontoian.
    21:00. Afari herrikoia, Alkizako frontoian.

  • Azaroak 12, igandea

    12:00. Gaztelupe abesbatzaren emanaldia egingo dute, Alkizako elizan.
    17:00. Eskoba txapelketa.

 

 

 

Erlazionatuak

Orekaren bila, Alkizan

Ataria 2023 aza 11 Alkiza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!