Eskalatzaile bat erreskatatu dute Alkizan

Ataria 2023ko irailaren 1a

Iturria: Ertzaintza

Ertzaintzaren helikopteroak eta mendiko taldeak Alkizako Hernio auzoan eskalatzen ari zen 30 urteko mendizale bat erreskatatu zuten atzo arratsaldean.

Atzo 18:50ak aldera aldera, SOS-Deiak 112 zerbitzuan dei bat jaso zuten Alkizako Hernio auzoan eskalatzaile bat erori zela esanez. Kolpearen ondorioz, eskalatzaileak min hartu zuen belaunean, eta ezin zen ibili.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek suhiltzaileen eta Osakidetzaren baliabideak eta Ertzaintzaren helikoptero bat zein Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak mobilizatu zituen istripua gertatu zen lekura.  

Toki malkartsua zenez, helikopteroan zihoazen erreskatatzaileak iritsi ahal izan ziren istripua izan zuen eskalatzailea zegoen lekura. Egonkortu zutenean, zauritua helikopteroan eraman zuten leku seguru batera, eta bertan zain zuen Osakidetzaren anbulantziak eraman zuen ospitalera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!