Boluntario bila dabiltza Olatzazpiko haitzuloan ikerketa arkeologikoa egiteko

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Uztailaren 25era arte eman daiteke izena boluntario bezala aritzeko. Alkizako Udalaren helburua herriko ondareari balioa ematea da eta horregatik herritarren parte hartzea bultzatu nahi du.

Alkizako Udalak ikerketa arkeologiko bat abiatu nahi du abuztuan Olatzazpiko koba miatzeko. Ikerketa hau aurrera eramaten Aranzadi zientzia elkarteko Jesus Tapia arituko da. Udalari "oso garrantzitsua" iruditzen zaio herritarrek proiektuaren parte izatea, egitasmoaren helburuetako bat Alkizako ondareari balioa ematea baita.

Abuztuaren lehen hamabostaldian gauzatuko litzateke ikerketa eta izen emateko uztailaren 25era arteko epea eman dute.  Horretarako 676 49 01 43 telefono zenbakira hots egin beharko da edo mezua idatzi jtapia@aranzadi.eus helbidera. Behar diren boluntario kopurua mugatua denez, bidalitako mezuari erantzunez, Jesus Tapiak berak ziurtatu die parte hartzaileei laguntzeko aukera izango duten ala ez.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!