Tour festa antolatu dute uztailaren 2rako Alkizan

Ataria 2023ko ekainaren 21a

Donostiako Klasikoa 2021ean Alkizatik pasa zen unea.

Frantziako Tourra Alkizatik pasako den egunean egun osoko festa antolatu du udalak. Alkizara oinez edo bizikletaz igo beharko da, bideak itxita egongo baitira.

Frantziako Tourra eskualdetik pasako da datorren uztailaren 2an. Tartean Alkizatik pasako da txirrindulari itzulia eta hori dela eta festa bat antolatu du Alkizako Udalak. Jakinarazi dute, bertara igotzeko bideak larunbat goizetik igande gauera arte itxita egongo direla eta herritarrek baino ez dutela izango aukera Alkizara igotzeko. Igande horretan, Alkizan Tourraren pasaera ikusi nahi duenak, Anoetan edo Asteasun utzi beharko du autoa eta oinez edo bizikletaz igo Alkizaraino.

Egun osoko festa antolatu dute uztailaren 2rako:

  • 11:30. Herriko plaza inguruan:
    • Sardinak parrilan eta zenbait pintxo.
    • EkoTaloren postua.
    • Taberna plazan.
    • Tourra jarraitzeko pantaila erraldoia.
    • Show Zeru ibiltariak, 300 metrora highline-a.
  • 14:00. Tourreko karabana.
  • 15:30. Tourra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!