Larunbatean ospatuko dute Slow Art Day topaketa, Ur Mara museoan

Ataria 2023ko apirilaren 13a

Askotariko erakusketak ikusteko aukera egongo da, eta hitzaldi bat ere izango da: Juanto Olazagirreren 'La notacion musical', 17:00etatik aurrera.

Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua izango duenez, bertara joateko interesa dutenek, aurrez eman behar dute izena, urmara.alkiza@gmail.com helbide elektronikora mezua (izen-abizenak eta telefonoa) idatziz.

Honako artisten erakusketak bisitatzeko aukera izango da Ur Maran:

  • Uxue Lasa (eskultura)
  • Eduardo Arreseigor (askotariko artista)
  • Myrian Loidi Zulet (ehungintza)
  • Mari Jose Lacadena (arte terapeutikoa)
  • Anton Mendizabal (eskultura)

Topaketari amaiera emateko, Community food afaria egingo dute museoan bertan. 20 euroko prezioa izango du, eta begetarianoentzako menua ere egongo da. Afarirako lehendik hartu behar da lekua, aurrez aipatutako helbide elektronikora mezua bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!