Gorka Ugartemendiak apirilaren 10ean egingo du debuta Tolosan

Ataria 2023ko martxoaren 24a

Tolosa Aurrera pilota elkartean hazitakoa, Gorka Ugartemendiak Beotibar pilotalekuan debutatuko du profesional gisa, Baiko Pilota enpresarekin.

20 urteko alkizar atzelari gazteak Unai Laso egungo buruz buruko txapeldunarekin osatuko du bikotea Peña II.a eta Iztuetaren aurka jokatzeko.

Pilota jaialdia 17:00etan hasiko da Ugartemendiaren debutarekin, eta ondoren, hastear den Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa batekin gozatu ahalko dute pilota zaleek.

Sarrerak Entradasfronton.com webgunean eskuratu ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!