Gorka Ugartemendiak debuta egingo du profesionaletan Baiko Pilotarekin

Ataria 2023ko otsailaren 27a

Alkizako 20 urteko atzelari gazteak Baiko Pilotaren koadroa osatuko du afizionatu maila atzean utzita.

Tolosa Aurrera Pilota Elkartean hezia, Gorka Ugartemendiak bi urtez sinatu du Baiko Pilotarekin eta apirilean egingo du debuta. Ugartemendia eskertuta azaldu da Baikok debuta egiteko emandako aukeragatik: «Emandako konfiantzari espero dut erantzun ona ematea».

Aimar Olaizola Baikoko kirol arduradunaren hitzetan «pilotari oso langilea da, eta azken hilabeteetan gora egin du». Olaizolak gaineratu duenez, «ezker ona badu ere, eskuina berezia du».

Afizionatuetan, Ugartemendiak promesa mailan eta elite mailan irabazi du Diario Vasco Torneoa. Antiguako Pilota Txapelketa ere irabazi du, eta Euskal Ligako txapela jantzi du. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!