Urteko azkeneko osoko bilkura egin dute Alkizan

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Iraupen luzeko langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuan parte hartuko du Alkizako Udalak.

Abenduaren 27an 2022ko azkeneko osoko bilkura egin du Alkizako Udalak. Hartutako erabakien artean azpimarratzekoa da, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten iraupen luzeko langabetuak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza integraleko ibilbideen tokiko proiektu pilotuan parte hartzea erabaki du udalak. Tolosaldea Garatzenek bultzatutako egitasmoa da eta proiektu pilotuaren bideratzaile izango den Tolomendirekin hitzarmena sinatzea onartu dute azkeneko osoko bilkuran. Hitzarmen horren bidez proiektuan parte hartzen ari diren langabetuek herri lanak egingo dituzte Alkizan bi txandatan: lehena otsailean eta bigarrena abuztuan. Aurreikusitako lanen artean herriko plazako zoladura konpontzea dago.

Halaber, udal langileen egonkortze prozesua burutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiari  kudeaketa enkomienda ematea erabaki du Alkizako Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!