Sanmartinetarako prestatu da Alkiza

Ataria 2022ko azaroaren 10a

2019ko sanmartinetan egindako tailerreko irudia.

Asteburuan sanmartinak ospatuko dituzte Alkizan; bihar hasi eta igandera bitarte, adin tarte guztiei begirako egitarau oparoa antolatu dute.

Egitaraua

  • Azaroak 11, ostirala
    • 17:00. Txotxongilo emanaldia Alaia Galtzagorriren eskutik, Salto gelan.
    • Ondoren. Txokolate jatea Guraso Elkartearen eskutik.
    • 20:00. Tortilla patata lehiaketa frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta.
    • 22:30. Mus txapelketa.
  • Azaroak 12, larunbata
    • 10:00. Altxor bilaketa plazan, herriko gazteen eskutik, 6 urtetik gorakoentzat.
    • 11:30. Tela eta slackline tailerra, Oreka Tolosak eskainia.
    • 18:00. Lau eta erdiko pilota finala.
    • 21:00. Herri afaria ostatuan (25 euro).
    • Ondoren. DJ Kixkur.
  • Azaroak 13, igandea
    • 12:00. Tolosaldeko Ahots Gazteak + gonbidatu berezia, elizan.
    • 17:00. Eskoba txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!