Alkizako jaiak 2022

Arantza atera du Alkizak

Ataria 2022ko irailaren 10a

Hernialde eta Alkizaren arteko herri kirol desafioa egin dute hilerri ondoko aparkalekuan. Hernialdeko jaietan egin zuten lehen txanda eta Hernialdek irabazi zuen, gaur ordea, alkizarrak gailendu dira.

Eguna amaitzeko herri kirol saioa izango dute 23:00etatik aurrera. Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jokin Urretabizkaia Basozabal aizkolariak ariko dira eta Paulo Azpiazu eta Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileak. Bide Batez taldearen erromeriarekin bukatuko dituzte gaurko ekitaldiak. Bihar izango dute jaietako azken eguna.

 

IRAILAK 11, IGANDEA

  • 10:00. Meza.

  • 11:00. Haurren arteko pilota partidak.

  • 12:00. Txakolin dastaketa.

  • 18:00. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Artzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

  • Gero. Trikitixa: Ansorregi eta Larrañaga. Bitartean: Ekotalo.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!