Alkizako jaiak 2022

Dantzarako prest da oilategia

Ataria 2022ko abuztuaren 30a

Udako oporrei agur esan orduko festa giroan murgilduko da Alkiza. Hurrengo ostegunean jaitsiko da oiloa eta lau egunez ez dute zereginik faltako herritarrek.

Urtero moduan, haur, gazte zein helduak asetzeko moduko egitaraua prestatu du jai batzordeak: haur jolasak, haurren bizikleta lasterketa, herri afaria, pilota partidak, barrikotea, herri kirolak, txirrindulari lasterketa, bertso jaialdia, txakolin dastaketa, erromeriak...  

Jai batzordeak mezu bat utzi nahi izan du festen atarian: "Alkiza edozein sasoitan da ikusgarria eta bertara bisita egitea beti da ederra, are gehiago, herria festa betean badago. Hala, Hernioren magalean eguna pasatzeko aitzakia ederra eskaintzen digute herriko jaiek. Herritarrek zein bisitariek, ondo pasa itzazue festak!"

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!