Juan Irazustari egindako omenaldia, iruditan

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Juan Irazustari uztailaren 22an Alkizan egin zioten omenaldiaren irudiak jaso ditu Euskaltzaindiak.

Alkizako eta Hernialdeko erretorea eta euskal idazlea izan zen Juan Irazusta. Gaspar Astete josulagunaren dotrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zein linguistikotik polemika-iturri izan dena.

Uztailaren 22an, Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratu zen Alkizako Fagus-Alkiza interpretazio zentroan; ondoren, San Martin Tourseko elizan, Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana liburua aurkeztu zuen Olatz Leturiaga ikerlariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!