Juan Irazusta Alkizaleteren heriotzaren 250. urteurrena gogoratuko dute Alkizan

Ataria 2022ko uztailaren 13a

Fagus Alkiza interpretazio zentroan idazle eta erretore izandakoaren inguruko erakusketa zabalduko dute uztailaren 22an, eta ondoren, 'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburua aurkeztuko dute.

Juan Irazusta Alkizalete (Alkiza, 1988-1772) Hernialde eta Alkizako erretorea izan zen, baita euskal idazlea ere. Bere heriotzaren 250. urteurrenaren harira ekitaldi bat egingo dute uztailaren 22an Alkizan. Bi zati izango ditu ospakizunak; lehenengoan, Fagus Alkiza interpretazio zentroan Juan Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratuko dute; bigarrengoan, Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana liburua aurkeztuko dute San Martin Tourseko elizan. Uztailaren 22an, 17:00etan inauguratuko da erakusketa eta irailaren erdialdera arte bertan izango da ikusgai eta 17:30ean egingo da liburuaren aurkezpena. 

Irazustak Gaspar Astete jesuitaren dotrina itzuli zuen euskarara eta ikuspegi erlijioso zein linguistikotik polemika-iturri izan zen. Bi mendetan zehar, Gipuzkoako milaka haurrek Irazustak idatzitako dotrina memoriaz ikasi beharra izan zuten. Aldekoak eta kontrakoak izan bazituen ere bere itzala gaur egunera arte iritsi da. Hala, Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak alkizarra hil zeneko urteurrena baliatuko dute Irazusta bera, bere garaia eta lana aintzat hartzeko

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!