2022/07/22 17:00
Alkizako Udalak eta Euskaltzaindiak Juan Irazusta Alkizalete hil zeneko 250. Urteurrena gogora ekartzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte.
17:00. Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan, Juan Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratuko da. Erakusketa ikusgai egongo da irailaren erdira arte.
17:30. San Martin Tourseko elizan, 'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburuaren aurkezpena egingo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?