Hondakin organikoa biltzeko edukiontziak jarriko dituzte

Ataria 2022ko maiatzaren 3a

Hondakinen bilketa puntuetan edukiontzi marroia jarriko dute eta organikoa biltzeko ontzia eta poltsa konpostagarriak banatuko zaizkie herritarrei.

Alkizako Udalak 2013. urtetik herrian sortzen den hondakin organikoa herrian bertan kudeatzen zuen, banakako konpostagailuaren eta auzo-konposta guneen bidez. Ordea, azkeneko ikuskapenetan jasotako datuak ikusita, udalak sistema aldatzea erabaki du. 

Udalerriko hondakinen bilketa puntuetan edukiontzi marroiak jarriko ditu udalak eta herritarrei organikoa biltzeko ontzia eta poltsa konpostagarriak banatuko zaizkie. Banaketa plazan egingo da hurrengo egunetan:

  • Maiatzak 6, ostirala. 17:30-19:30
  • Maiatzak 7, larunbata. 11:00-13:30
  • Maiatzak 12, osteguna. 17:30-19:30

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!