ARGAZKI GALERIA

Artea patxadaz begiratzeko aukera

Ataria 2022ko apirilaren 2a

Alkizako Ur Mara museoan bost artisten lanak izan dira ikusgai 'Slow Art' egunean eta sortzaileekin iritziak partekatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Apirileko lehenengo larunbatean nazioarte mailan ospatzen da Slow Art eguna. Alkizako Ur Mara museoak ere bat egin du ekimenarekin eta bost obra hautatu ditu, lasai begiratu eta sortzaileekin iritziak partekatzeko. "Irudi bat bestearen atzetik ikusi ordez, astiro behatzeak gure pentsamendua abiarazten du ikusten ari garenari buruz sakontzeko", esan du Ur Marako arduradun Koldobika Jauregik.

Bost artista hauek hartu dute parte ekimenean: Juan Kruz Igerabide eta Koldobika Jauregik aforismoak eskaini dituzte; Juan  Chillidaren Konstelazioak izeneko lanaren zati bat ikusi ahal izan da; Maria Giró eta Julia Leigh artistek berriz Hatzen memoria aurkeztu dute, eta zuntz ezberdinekin egindako lanak ekarri dituzte Ur Marako negutegira; Ainhoa Goenagak, berriz, Isilune obra aurkeztu du eta zeramikarekin egindako instalazioa eta beste hainbat lan erakutsi ditu; Aitor Irulegi alkizarrak, aldiz, Euria izenarekin lau pieza erakutsi ditu.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!