Igogailua jarriko dute Erretore etxean

Ataria 2022ko apirilaren 1a

Udalak eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren barruan 140.000 eurotako inbertsioa egingo du.

Martxoaren 29an egindako osoko bilkuran Erretore etxeko irisgarritasuna hobetzeko proiektua onartu du Alkizako Udalak. Proiektuak hiru ekintza nagusi aurreikusi ditu: eskailerak arauetara ekartzea, igogailua jartzea eta larrialdi irteerako eskailerak eraikitzea.

Igogailua kanpotik jarriko da Erretore etxearen eta Mendiko etxe artean udalak duen lursailean. Larrialdi eskailerak, berriz, mendebaldeko fatxadan jarriko dituzte, garai bateko komunen egitura aprobetxatuta. Guztira 140.000 eurotako inbertsioa izango da eta Leader deialdiaren bidez inbertsioaren % 65aren bueltan berreskuratzea espero du udalak. Laster obra proiektua lizitatuko eta lanak uztailean hastea espero dute udal arduradunek.

Beste erabakien artean azpimarratzekoak dira: Europako Batasunak Next Generation funtsetan parte hartu ahal izateko eskatutako iruzurraren kontrako plana onartzea, kirol arloko laguntza (herriko kirol programari eta Danena kirol elkartearen txirrindularitza sailari) eta 2022ko Korrikari ekarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!