Alkizako Udalak energia berriztagarrien aldeko apustua egin du eta herriko frontoian autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaiko bat jarri du. Lan horiek Feader funtsetatik jasotako diru laguntzarekin finantzatu dira.
Autokontsumorako 20KW-ko eguzki instalazio fotovoltaiko bat instalatu da frontoiko teilatuan.